XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arazo hau zehaztasun handiz uler dezagun, ez dugu oraindik nabaritasun argirik.
Dena dela, bi hipotesi proposatu zituzten: 1.- Fenomenoa, heterotrofia fakultatibotzat har dezakegu.
Hori horrela izango balitz, nanoplankton-frakzioari esker dugun ekoizpen primario eta sekundarioa estimatzekotan, kontutan hartu beharko genuke (
2.- Arazo hau bakterioen endosinbiosioa ere izan liteke (
Ikuspuntu berri honek garrantzi handia du; inplikazio ekologiko eta ebolutiboak dituelako bereziki.
2.3.2. Nanoplankton heterotrofoa Itsasoan izaten den ekoizpen eta arnasketa osoaren parterik handiena, itsasoko plankton-organismorik txikienei esker dugu (Horrez gain, itsas pikoplanktona
Ikertzaileak, makroplanktonaren larratzeaz arduratu dira, neurketak errazagoak eta fidagarriagoak direlako batipat, baina makroplanktonaren
Nanoplankton-izaki heterotrofoak (2-20 ampmicro;m diametroko zelula apoklorotikoak batez ere), pikoplanktonaren (bakterioak bereziki) kontsumitzailerik garrantzitsuentzat har ditzakegu (
Nanoplankton-larratzearen eragina gutxitan estimatu da.
Fenchelek (1982) sei espezie flagelatuen naharotasuna neurtu zuen Danimarkako fjord batean, nanoflagelatu hauen tamainua 0,5-10 ampmicro;mkoa izanik.
Organismo batek hartutako ur-bolumena kalkulatuz, Fenchelek batezbesteko ondoko estimazioa egin zuen: egunero, Limfjord badian, mikroorganismoek uraren %20 iragazten zuten, eta honela, hauek, bakterio-populazioaren %20 kontsumi dezaketela kalkulatu zuen.
Bestetik, itsas planktonean dauden bakterioen hazkunde-tasak ere, oso gutxitan kalkulatu dira.
Baltiko itsasoan adibidez, bakterioen denborak 10-100 orduen artean aurkitzen ziren (
Larratze-presio selektiboan, organismoen tamainua oso parametro garrantzitsua dugu; iragazketa elikagaiak harrapatzeko metodotzat kontsideratzen badugu batipat.
Egia esan, honetaz ez dago ezer argi.
Ziliatu txikien taldea ere, nanoplankton heterotrofoa ikertzerakoan ez da kontsideratu orain arte; beste mikroflagelatuez konparaturik batez ere, ikertzaileek arazo tekniko asko izan dutelako (
Orokorki, sare trofikoetan pikoplanktona kontsumitzen duten protozooen zeregin ekologikoa, itsasoan hauen oinarri den materia organiko disolbatua eta ekoizle sekundario txikien arteko katenmaila izatea da (
Bestalde, izaki hauek kopepodo eta beste metazooplankton-elementuen elikagaia direla badakigu (
Horregatik hain zuzen, ziliatu nanoplanktoniko hauek itsasoko sare trofikoetan mikroorganismo prokariotoen eta metazooen arteko katenmailatzat har ditzakegu (